Erosketa baldintzak
Bidalketa gastuak
Bidalketa gastuak 2,90 € dira.
40 €-tik gorako erosketetan, bidalketa doakoa izango da.
Bidalketa denborak
Bidalketak posta zertifikatu bidez egiten dira eta 2-4 eguneko tartean iristen dira.
Itzulketa politika
Bezeroek 14 eguneko atzera egiteko epea dute produktua jasotzen duten egunetik kontatzen hasita. Epe horren barruan erosketari uko egin ahal izango diote, eta enpresak ordaindutako zenbatekoa itzuliko du.
Produktua itzuli ondoren eta itzulera jaso dela egiaztatu ostean, enpresak dagokion diru-itzulketa egiteko konpromisoa hartzen du.
Atzera egiteko eskubidea modu eraginkorrean gauzatzeko, beharrezkoa izango da gurekin harremanetan jartzea honako helbide elektronikoaren bidez:
denda@olaiainziarte.com
Bermea
Produktuan akats bat bada, enpresak dagokion konponketa, ordezkapena, prezio-murrizketa edo erosketaren baliogabetzea egingo du. Kudeaketa horiek doakoak izango dira kontsumitzailearentzat.
Enpresak erantzukizuna izango du 15 eguneko epean agertzen diren adostasun-faltengatik.
Berme-baldintzak honako hauek dira:
- Jasotako produktuak fabrikazio-akatsak izatea.
- Oroduktua webgunean agertzen den deskribapenarekin bat ez etortzea.
Ordainketa baldintzak
Bezeroak adierazten du erosketa egiteko gaitasun osoa duela, adin nagusikoa dela eta enpresak onartutako banku batek jaulkitako kreditu- edo zordunketa-txartel baliodun baten jabe dela.
Bezeroak bermatzen du eta bere gain hartzen du emandako txartelaren datu guztiak egiazkoak eta baliozkoak direla.