lehengo lepotikan
lehengo lepotikan
lehengo lepotikan burua

Ez dut inoiz ukatuko zer den honaino ekarri nauena
Ez dut inoiz atzenduko nor zen aingerutzat ninduena
Ostatu zahar baten xokoetan denetatik ikusten hazia
Aukeratu ahal izango banu xuria izanen zen nere zaldia
Behe klasekoa izatearen konplexurik bat ere ez
Erdara traketsetan mintzatzearena ere ez
Ondokoak mirets eta ni ez: kondena amaigabea
Gorrotoa kudeatuko dut maitasunak izan dezan berak baino leku hobea
Amak ez du ezagutzen nere koadernoaren barren aldea:
beretako hobe bada hola egin nahiago nuke
Behe klasekoa izatearen konplexurik bat ere ez
Erdara traketsetan mintzatzearena ere ez
Galtzerdi zulatuek istorio hobeak dituzte bainon
entzule onez exkax gaude
Eta kontuz ibili gainontzekoen min horrekin
mina baino lehenago bertzeena delako

Neurritasun edo neurrikeri
zenbat gezur eta zenbat egi
barne balantza ta kanpokoa
bat ez datozenetan
Irri gaixto bat atera zaizu
eta kanpoaldera daramazu
gordeta zenuen istorioa
hain bitxi ta hain maltzur
Ohartu zara/ikasi duzu oraintxe
egia osoa ez dena
gezurra dela hein haundienean gezurra dela
ohartu zara
Ispilua ez da hain gardena
barnealdean dago gehiena
tripan dabiltzan errekak dira
gehien erretzen dutenak
Ohartu zara/ikasi duzu oraintxe
Egia osoa ez dena
gezurra dela hein haundienean gezurra dela
ohartu zara
Zerua gorriz mozorratu da infernuari keinuka
ohartu zara egia osoa ez dena gezurra dela

Hamarrak dira ta mezu batek izoztu egin nau
ez da egia, ez da egia, ezin daiteke izan
ez da ixiltasun hau baino soinu jasangaitzagorik
Zer sufritu ote duen hemen ez egotea erabaki duenak
Bizitzak gainditu izan hori ezin zaio leporatu bizitzari bertzerik
Berezia da, berezia da: ez nekien deus zutaz aspaldian
Baino egia erran, baino egia erran oroitzen zaitut hain garbi zure berezitasunean…
Nahiago nuke zuretako kantu hau izango balitz rantxera bat…
Baino utziko dugu aurreragorako
Zer sufritu ote duen hemen ez egotea erabaki duenak
Bizitzak gainditu izan hori ezin zaio leporatu bizitzari bertzerik
Eta nork asetuko du orain utzi duzun gosea etxean ta larrean?
Zure mina joan bedi behingoz ta ez dezala zauritu hemengo bertze inor

Doinu ederrenaz kantatzen dituzu
miseria haundienak doinu ederrenaz
Zer egin dezaket miretsiz aparte
zure zimurrak miretsiz aparte
Zure zimurrak
Zure zimurrak
Zure zimurrak miretsiz aparte
zer egin dezaket?

Izerdiz hitz erdi egiten ikasiz
hitz erdi izerdiz
Ta orain badakit zergatik nagoen ni hemen
Papa…
Zeruan ikusi dituzun martzianoak baino arraroago naiz
Ta nere barkamenik beroenak ulertzen ez nauenarentzat
kontu eman non sartzen duzun hanka
Izerdiz hitz erdi, izerdiz hitz erdi
izerdiz hitz erdi, izerdiz hitz erdi
Zeruan ikusten dituzun martzianoak baino arraroago naiz
zeruan ikusten dituzun martzianoak baino arraroago naiz
Ta nere barkamenik beroenak ulertzen ez nauenarentzat
ta nere barkamenik beroenak ulertzen ez nauenarentzat

Xagu ttiki grixa
baino sartu naiz zure xokoetatik
Norgehiagoka hutsa da gure jokua
eta tranpa egitea ez da debekua
bi hatzaparrak nigan dituzu sartuak
laxatu edo atsiki egin: hori da zure hautua
Ez zara aseko nerekin bakarrik
lehenagotik gose bazatoz
zure hutsunearentzat geldituko naiz ttiki
Nor da harrapakari eta nor harrapakina
pentsatu ongi bi aldiz sartu baino lehen agina
Ohartu zara aspaldi beteta duzula platera
baino institntiboki beti zatoz ni jatera
Xagu ttiki grixa
baino sartu naiz zure xokoetatik

Tripak ateratzen hasi zaizkit
ausartua naiz munduan hanka bat sartzen
Bertzela zentzurik izanen ez lukeen
bizitza bati hasiera/segida ematen
Kontzientzia bere lekuan
esperimentatuko dut nere bizia baino
zuen aurrean
Eta zure aurreiritziak
ez dira nire mobida
eta zure gabeziak egarriz
behar duzu terapia
Quiero una camisa casablanca
ser guapo como Julian Casablancas
mudarme contigo a la Casa Blanca
Una historia de amor como en Casa Blanca
Y
Puedo escuchar tu voz ahí fuera, sentirte cerquita de aquí
Bailando en la oscuridad en trance, inmortal, y me quiero morir
Quiero ir al final del mundo: se que hay muchas cosas por descubrir
Beste egun batez nago galdetzen non nagoen ni ta zu non zauden
Nere bila dabiltz, ta ni hemen nago: infernuan ez, handik haratago
Berak badaki, behintzat gauza batzuk…Txiki pero fuerte como Kiriku
Denborak gauzak aldatzen ditu pero nunca cambian si no lo haces tú
Berak badaki, berak badaki, berak badaki
ta nere amak ez
Eta zure aurreiritziak
ez dira nire mobida
eta zure gabeziak egarriz
behar duzu terapia
Berak badaki, berak badaki, berak badaki
ta nere amak ez…

Ta zer da musikari bat
ez badie kantatzen xoko guziei, gauzik ebidenteenei baino beti
poesia bihurtu nahiez, eta beti frustrazioz beteta
Zer da musikari bat hori egiten ez duenetan?
Tarara…
Kantatu izan diot existentzialismoari eta gauzik abstraktuenei
eta ez dakit oraindik nola hamabi urte hauetan ez dizudan kantatu zuri, ile xuri
hasiko naiz emetik emera, emeki-emeki kantari
Eta ez nuke puskatu nahi zure loa baino
Tarara… Hasiko naiz kantari