Hiru egun ilunpetan
ez dut persiana ireki nahi
hau dut toki seguru bakarra;
bakarrik
Manta bat eta maindiriak
umetokian bezala
Dopamina bila burmuina
telefonoa eta ni
ni eta telefonoa
noiz lehertuko burbuila
Nere amaren alaba oroitu nahiko nuke
Zure kukuxuak zuretako gorde
ez naiz metaforikoki ari
tripak sutan iraun dit bi aste eta erdiz
erre zait zintzurra azidoarekin
Egidazu zuk bazkaria, faborez
bertzela ez dut deus janen
lagundu hemendik ateratzen
ezin naiz dutxatu
ezin naiz ohatzetik jeiki egun bat, hiru, bi, zazpi eta erdi
UTZIdazu bakarrik…
Ezin dut kulpa jasan
Sal y canta
ez zaitut ezagutzen
nor ostia zara?
automatikoan zeharkatuko dut lanordua
zuk zure bizia bezala
ez nauzu ezagutzen
ez hartu besotik
Nola sentituko dut nere gorputza
iada ez bada neria?
Ezin dut babestu;
muxu eman didazu eta ez zara sikiera aurkeztu!
Ez nauzu ezagutzen…
Ez naiz zure laguna
Ze bulla
jautsi bolumena,
joder!
Masakrea da hor kanpoan.
Nola ez da izanen naturala dena erre nahi izatea?
Nerekoia ote naiz bizitzeko aukera eduki eta gogorik ez edukitzeagatik?
Esperantzan badago heldulekua nik ez dut eskurik -joder Olaia, badago egiazki eskurik ez
duenik, egin metaforak ongi-
Yo no me quiero morir; solo quiero que me cojan en brazos.
Ezin dut nere mobida kontatu zerbait izugarria balitz bezala
humanoa den deus ere ez zaidalako izugarriegia iduritzen,
eta gainera, erresistentzia gehiegi ditut.
Kondeszendentziaz begiratu nauten guziei: jakin behar da bereizten, eh?
babestu nahi nauzu ni edo minez dago zure “Ni” ttiki hori?
Ezin dut dena kontatu…Kazetariak ez dira nere lagunak.
Besoetan erori zait ahizpa
horrek bai ekartzen duela edonor lurrera
Pozik egonen zara, Olaia?
Arrotz zait nere izena eta guzi. Arropak, gorputza. Disforia.
“Pasa dizkizut asteburuko argazki batzuk…
” Ezin ditut ikusi.
Ez diot kontatuko ze mezu ailegatu zaidan. Ez dut nahi beldurrik izan dezan.
Loaren paralisia.
Gorputza bitan: zintzurretik goiti eta zintzurretik beheiti.
Ez nauzu bulkatu beharrik…Bakar-bakarrik eroriko naiz.
Kaxa batean dugu Lagun
nahi nioke bizia betirako luzatu…
Hori ez da programatzen.
Bete depositoa. Ez zara ohartu Donostira arterako bidean zer pasa den ere. Beregan
pensatzen zaude ikarak irentsia, alerta, uzkurtua.
Ordaindu dut kafe bat. Kamarerak bere antza zuen. Obsesionatua zaude.
Haur bati oihuka gizon bat. Ostia, zeinen errex bihurtzen diren batzuk guraso.
Zer daramazu azpian?
Zein ederrak balkoietan ageri diren argiak
iduri du ez garela Lurra txikitzen ari
Bizi osoa zerbaiten esperoan
Eta bila, bila ere bai
bake santua
“Other girls are always prettier than me”
baino eske igual ez naiz hain neska ni
Urrun sentitzen naiz gizakiek egiten dituzten gauza gehiegirengandik
iduritzen zait dela izaki pila bat eskapo eta nola ez da bada izanen normala eta zilegi…
Ez dit gogorik pizten asotsak, ez dit gogorik pizten parekoaren irriak;
ez naiz fio.
Erori naiz lurrera ziplo ezezagunen aurrean…
Bota dut goitika, eutsi didazu ilea.
Ni ere ari naiz eskapo eta arrotz sentitzen naiz
eta maizegi, bakar-bakarrik
Ez daki inork ze toki ilunetan bukatzen dudan murgiltzen.
Ez dakizu zuk ere, bihotza, biltzen nauzula bi besoekin sentitu dezadan hemen nagoela,
sentitu dezadan nere gorputza urrunegi joaten naizenean
Oharra: utzi beharra dut pentsatzetik idazten dudan guztia noizbait norbaitek irakurriko
duela, edo publiko eginen dudala. Baldintzatzen nau eta kentzen dit libertadea.

Ibili hadi argi
zerbaiten bila dabiltz
urria daukanak ere gehio nahi izaten dik
Ez nuke probetxuzko deus ere eginen
dirutan igeri baldin banintz ere
dirutan igeri baldin banintz ere
ez nuke probetxuzko deus ere eginen
Olio hotzak atzapar luzeak dituena ere ez du inoiz erre, ez du inoiz erre
bainon kontuz lurrera isuri gabe
Garaikidea da egiten duzuna baino ez du iraunen
erranen nuke sentitzen dudala baino ez:
distiratsua da beruna, baino urtzen da errex
Ibili hadi argi
zerbaiten bila dabiltz
urria daukanak ere gehio nahi izaten dik
zerbaiten bila dabiltz
sinena hotsik gabe ere
atzean dituzu bi
Erituko nintzela bustiz geroztik
… eta hemen naiz, idor xamar
hamabiak eta hamar:
zintzurra gorri eta eztula
nor da lapurra, nor da lapurra?
Sasi ardiak, joareak eta lasaitasuna
Kantuz xoxua: nor da lapurra? Zen hain goxua bere gezurra…
Aitari erran nion behin
ez dugu ongi egin; egin dugu ahal duguna (denak balio zuen), egin dugu ahal duguna
Plazan dantzan direnek
hortzak ageri ez omen dute intentzio txarrik…
ongi zaindua itxura, ezpainak pintatuta gorriz eta nik berriz gorriz zikina muturra

Bat, bi, hiru
bat, bi, hiru
bat, bi, hiru
erori gara
edo bulkatu nauzun ez dakit oraindik
Bizirauteko ahalmenak erran dit belarrira: “kantatu, kantatu, kantatuidazu berriz”
Lau, bost, sei
lau, bost, sei
lau, bost, sei
ez dut nahi baina
beti edukiko dut bihotzean min zuregatik…
…baino ez zure kulpaz
(Zutaz oroitzen naiz…)
Jo ateak
eman abisua
su hartu du
belar idorrak
bildu dena
guazen hemendik
negarrez ari dira helduak
eta haurrak irriz
Bota zubia
aska zaldia
xutik jarria
saihetsetatik bi hitzez
eginen dizut adio

Suenan las campanas de algún lugar
mi mamá ya empezó a silvar
hace mucho que no siento nada
hasta que salgo a caminar
pajaricos, cómo les digo
que me dejen de escuchar
que os escuchen a vosotros
para que el mundo se pueda salvar
Umeak daude berriz
bizikletan oihuka
zeruan ez da lainorik ageri
sukaldea da hutsik
euliak hegan
iduzki denean zoin den eder itzala
kantatzen dut azken dantza balitz bezala
zure gerria heldu
burua erortzen utzi
bihar medikuan hartuko dut ordua
enaiz joanen baino egidazu lekua
Kantatzen hasi zara, bertso bat edo bi
nahi nuke betirako mendi hartan bizi
sekulako ta betiko galdu zaitut Kattalin
Tilin talan, talan tilin, gorgoña zaharra herdoildurik
tilin talan, talan tilin, labe bero hori hutsik
tilin talan, talan tilin, kandela bat akiturik
talan tilin, talan tilin, ehiza zakurrak etsiturik
Ezkilak jo egin dituzte
hamabiak eta hamar Oronozen
hileta horretara jende guti joan zen
tilin talan, talan tilin, lau egun omen dira eta bi lainoturik
lainotuta nahiago, badakizu aspaldi: ezohikoa da nere dirdira
egizu lo lasai baino ni hiltzen naizen egunean
egonen naiz begira
egonen naiz begira

Nondik ote dator, nondik ote dator…
Nondik ote zatoz, nondik ote zatoz…
Kotxe xuri bat; desiotan naiz zu izan zaitezen
Etorri orduko joan egin da bertze arrotz bat
Plaza bazterrean bero da lurra, bankuak biluzik, … Beldurrak datorzkit
Zer dira elkarguneak
daudenean hutsik ?
Ravean xuabe
oroitu zaitzaket indarrik gabe
Zenbat zor dut honengatik?
pagatzen nabil, pagatzen nabil
zure aldareko toki horregatik
pagatzen nabil, pagatzen nabil
Semaforoetan gelditu eta ezker-eskuinak
zakurrarentzat gorde ditudan ardi baten muinak
eta zelai bigunak harakatzen ditut nahigabean zure bila
“Begire nago begire
goiko kamiñu barrire”
kalmatuko ote naiz
ez bazara iristen garaiz?
Nondik ote dator, nondik ote dator nere eromena?
Nondik ote zatoz, nondik ote zatoz… Ote zatoz sikiera?
Zenbat zor dut honengatik?
pagatzen nabil, pagatzen nabil
zure aldarea okupatzeagatik
pagatzen nabil, pagatzen nabil
Zure begietan beti ederrago
nik uste dudana baino

I will never be like her
and I don´t want it
and I don´t want it
and if you want it let me go
Ez dakit deus, naiz John Snow
elurretan, elurretan
Itoi(t)zekoak bezala
urtegi baten azpian
lohia eta tximiniak
Ez naiz hori izanen
sinestarazi didaten beti baietz
ez naiz hori izanen
ez zait kabitzen dikotomia
ez ditut maite nere titiak
okertu egin zait bizkarra
aurkezten naizelako beti ttikia, beti ttikia
Tripa nahasiak , egien erdiak
nahi dut joan Herrira
betiko tokira
hontatik ihes
Ze luzea xira, gozen Oskorrira
kotxeei begira
oraindik zenera
ukiezina desira
Enbido ttikira eta gero haundira, sokatikan tira
bik irabazita bertze biak zer dira?
A ze dizdira, bularrera mira galdetzen didazu:
zure barren hortan nor gehiago bizi da?
Eta ez luzatu besoa
ukitu nahi baduzu
bakean utzi beharrekoa
Eta ez luzatu besoa
ez dut deklaratuko
betetzeko periodikoa
Ez luzatu, ez naiz hori, enaiz izanen, I will never, I will never be like her

“Arin, arin, arin, arin…

Arin-arin
bilduko zaitut
etxe azpian
sei terditan
Malda goiti
diren guziak
atzendu zaizkit
arin-arin
Arin-arin
muxu gorriak
ezin atera
maxeletatik
Elkartu ezin
diren dantzariak
ebidenteegiak
haien tendentziak
ukigarri
Geldi hadi
esku-frenoaren
gaineko eskuak
zu eta ni
Arin-arin
a ze mania
berriz euria
goazen, arin
Ile busti
besoak beheiti
hankak dardarka
arin-arin
Non da jendia?
utzi gaituzte
bakar-bakarrik
jasanen nuke
vals bat ere
arin-arin

Zuk ematen ez duzuna
bihar emanen du bertze batek
ez gara hain bereziak
aditu ezazu jendia
Txokolate egin berria, karameluak, gereziak eta marrubiak hartu dituzu mutur gainian
kasu maitia: ez da egia
ez da egia
Zuk bizi izan duzunak
zentzua du hemen eta orain
ez zaitez joan urrunegi
eta bisita egin amatxiri
Txokolate egin berria, karameluak, gereziak eta marrubiak hartu dituzu mutur gainian
kasu, maitia: ez da egia
Gainetik jausten zaigun ura lurrera doa, lurretik jaiotzen baita arbola
(eta) behar izaten du sendo erroa
kasu maitia goraka doa
kasu maitia okertuko da
okertuko da
goraka doa

Kontatuko banizu nun ibili naizen
kontatuko banizu gezurra izanen zen
gelaren ilunera ez da uda sartzen
leihoak irekita ere ez da nigan sartzen
ez da nigan sartzen
Egia guzti hauek ez dute balio
erraten dizudanaz ez naiz inoiz fio
kontatuko banizu ez dakidan dena
edukiko ote nuke zure onespena?
Zure onespena
Gelaren bazterrean landare bat hila
mendia dut parean barkamena bila
zakurraren begiek gogoa nagusi
nahi nuke denetatik pixka bat irentsi, baino zintzurra zait itxi
Zintzurra zait itxi
ez da nigan sartzen
ez da nigan sartzen
zure onespena
ez da nigan sartzen

Zenbat okupatzen du gertakari batek?
Ez du toki bera, ez du toki bera
nere buruan edo amatxiren etxean
Ez du toki bera, ez du toki bera
Mendebaldetik kanpo, notizietan edo eriaren altzotan
Zenbat okupatzen du ukiezin denak?
ez du toki bera,
ez du toki bera
maitalearen guatzean,
presidentearenean
Ez du toki bera, ezin du eduki
zaldiaren laisterrean
adarraren aitzinean edo
bortxazko bakardadean
Zenbat okupatzen du kantu labur honek?
ez du toki bera, ezin du eduki
lagunen ahoetan, gorraren eskuetan
ez du toki bera, eta ez nuke nahi
amaren bularrean, komisaldegian edo zure aurikularretan
Bularrean puxka bat
bertze bat hatz puntetan
begietan ageri zait xoko ttiki bat
ahal den modura utziz
nere gorputza bizitzen
lasai baino adi
adi baino lasai
Bularrean puxka bat
bertze bat hatz punteta n
begietan ageri zait xoko ttiki bat
ahal den modura utziz
nere gorputza bizitzen
lasai baino adi
adi baino lasai
eman dezan berak
gainerako lurretan ahal duena
gainerako lurretan ahal duena

Nere zakurrek erakutsi izan didate parean duzuna dela egia bakarra eta
gainerakoa akaso ez da gezurra ere
Aski da solastea jendearekin ikusteko zenbat errealitate desberdin dauden zure herri
hontatik zintzilik
Multa hoiek ezin paga,
bertze etxe bat hutsa
bailararen erdian pertsonen trafikoa
zer dago agerian?
Zurikeri xuriak
lurren jabe berriak
beharrik ez dutenek ebatsiak
ogi gogorren mamiaz bazkalduko dugu gaur
Aurikularrekin men di ra
desorekatuak gau de ta
pentsatzen dut zenbateraino den zilegi artearen izenean metaforizatzea dena
Multa hoiek ezin paga,
bertze etxe bat hutsa
zure herri maitian pertsonen trafikoa
zer dago agerian?
Zazpigarren baserrian bizi da interna bat
zaintzen duen agurearen familia ez da beti izan sobera ona berekin…
Ahizpa eta bere lagunak: anitz dibertsitate
ez dituzte kontutan hartu ni iritsi naizen arte
ni iritsi naizen arte
Segi ihizilariak, ardoaz estaliak
tiroka gauerdian
zilegi ez diren odolak garbitzen dizkizu andreak
Zurikeri xuriak, behatz luzeegiak
gogoz seinalatzeko bizilagunen mixeriak,
bizilagunen mixeriak
Mintzatuko naiz gero edertasunaz ere
baino haserre hauek okupatu behar dute okupatu beharrekoa

Paretaren kontra haur bat
bizkarrez dago
hamarreraino kontatu du
Hor doaz lagunak, izkutaketan
eta ez ziren inoiz bueltatu
Natura, naturala,…
Oroitu dute berriz
istorio bat
konplizitatea nagusi
zu ez zaituzte aipatu
han zinen arren
ez zintuztelako ikusi
Naturala, naturala,…
Birika bete eke
ez daiteztela ohartu
sentitzen ez ditudan bi esku hauek ere ez dakizkidala non sartu
Garbitu begi hoiek
ez daitezela ohartu haurtzaro labur hartaz oraindik ez zarela sendatu
Nola ez da izanen naturala dena erre nahi izatea?
Nola ez da izanen naturala?

Dena galdu duenak zeri dio beldurra?
Suak irabazita ez da etsai elurra
berotuko baititu gure esku eta haurrak
Biziak eta hilak egiten dute hau
biziak eta hilak eguna eta gau
Biziak eta hilak egiten dute hau
biziak eta hilak eguna eta gau
Katillua beterik
itxi dut atea
forma bat hartu dezan
buruko ekeak
Dena da eza, denak gainezka zu gabe
dena da hutsa, dena da dena zu gabe
Biziak eta hilak egiten dute hau
biziak eta hilak eguna eta gau
Gurdi eta zaldiak, ardo ta ogia
ohartu zareneko egin da argia
Dena da hutsa, denak gainezka zu gabe
dena da eza, dena da dena zu gabe
Ortziaren azpian
xorien kabiak
hilerriko arbolak
arnasez betiak
Nere barrena maite baduzu
etzazu ukitu
eraldatuak ditut iada testurak
Ur handietan ez da berdina erori edo sartu
dudan bakarra piano bat da: nere sahietsa, onartu ezazu
Nere barrena maite baduzu
etzazu ukitu
eraldatuak ditut iada testurak
Ur handietan ez da berdina erori edo sartu
dudan bakarra piano bat da: nere sahietsa, onartu ezazu
Dena galdu duenak zeri dio beldurra?
Suak irabazita ez da etsai elurra
berotuko baititu gure esku ta haurrak

Ematen du ez dagoela inor
ematen du ez naizela inor
Ematen du ez zaudela inon
bilatzen dut eta ez zaude inon
Sentitzen dut atzerriko begietan
hau hainbertzerako ez dela
Ematen du euria den lekuan
ematen du ekaitza sentitzen dudala
Ematen du ez dagoela deus ere
eta hala ere ez naizela kabitzen
Ematen du zu zinaden lekua
betirako hutsa egonen dela
ematen du ulertezina dela
eta ez du inork ulertu beharrik
Ematen du, bihotzeko laguna
orain ezin dudala kantatu
ematen du eraman didazula
nere mundu baten erdia
Ematen du ez zarela itzuliko
zainduko ote zarelakoan
ematen du zu zarela Xuriko
herri oso bat duzu kantuan
Ematen du (ez bada egidazu tximiko)
ematen du sentitzen zaitudala onduan
ta ez bada hala ez dut jakin nahi zein den egia
ematen du asma dezakedala